Soinu irteera hobetzea
Gailuaren soinua hobe dezakezu banakako soinu ezarpenak eskuz gaituta, hala nola
Clear Phase™ eta xLOUD™, edo ClearAudio+ teknologiaren esku utz dezakezu
soinuaren doitze automatikoa. Halaber, normalizatzaile dinamikoa ere gai dezakezu,
multimedia fitxategien arteko bolumen desberdintasunak murrizteko.
Clear Phase™ teknologia erabiltzea
Erabili Sony-ren Clear Phase™ teknologia gailuaren barne bozgorailuetako soinuaren
kalitatea automatikoki doitu eta soinu garbiago eta naturalagoa eskuratzeko.
Bozgorailuaren soinu kalitatea Clear Phase™ erabiliz hobetzeko
1
Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu .
2
Bilatu eta punteatu
Ezarpenak > Soinua > Soinu efektuak.
3
Desmarkatu
ClearAudio+ kontrol laukia, markatuta badago.
4
Punteatu
Soinuaren hobekuntzak > Ezarpenak.
5
Markatu
Clear Phase™ kontrol laukia.
Clear Phase™ eginbidea aktibatzeak ez dio ahots bidezko komunikazioko aplikazioei eragingo.
Adibidez, ez da ahots deiaren soinu kalitatea aldatzen.
xLoud™ teknologia erabiltzea
Erabili Sony-ren xLoud™ audio iragazkiaren teknologia, bozgorailuaren bolumena
hobetzeko kalitatea sakrifikatu gabe. Eskuratu soinu dinamikoagoa abesti gogokoak
entzuten dituzun bitartean.
Bozgorailuaren bolumena xLoud™ erabiliz hobetzeko
1
Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu .
2
Bilatu eta punteatu
Ezarpenak > Soinua > Soinu efektuak.
3
Desmarkatu
ClearAudio+ kontrol laukia, markatuta badago.
4
Punteatu
Soinuaren hobekuntzak > Ezarpenak.
5
Markatu
xLOUD™ kontrol laukia.
xLoud™ eginbidea aktibatzeak ez dio ahots bidezko komunikazioko aplikazioei eragingo.
Adibidez, ez da ahots deiaren soinu kalitatea aldatzen.
37
Hau argitalpenaren Interneteko bertsioa da. © Erabilera pertsonalerako bakarrik inprimatu.