Sony Xperia E1 - Musika partekatzea

background image

Musika partekatzea

Abestiak partekatzeko

1

"WALKMAN" aplikazioaren hasierako pantailan, joan partekatu nahi duzun abesti

edo albumera.

2

Eduki ukituta abestiaren izenburua eta, ondoren, punteatu

Partekatu.

3

Hautatu aplikazioa zerrendatik eta, ondoren, jarraitu pantailako argibideei.

Albumak eta erreprodukzio zerrendak ere modu berean parteka ditzakezu.

Musika Facebook™-en partekatzea

Lagunen musika funtzioak zuk eta lagunek Facebook™ erabilita partekatu dituzuen

musika eta musikarekin erlazionatutako edukien estekak biltzen ditu.

Abestiak Facebook™-en partekatzeko eta "Atsegin dut" ezartzeko

1

Abestia "WALKMAN" aplikazioan erreproduzitzen ari den bitartean, punteatu

abestiari Facebook™-en "Atsegin dut" ezartzeko. Nahi baduzu, idatzi zerbait

iruzkinen eremuan.

2

Punteatu

Partekatu abestia Facebook™-era bidaltzeko. Abestia ongi jaso bada,

Facebook™-eko berrespen mezua iritsiko zaizu.

Facebook™-eko lagunen musika kudeatzeko

1

Ireki "WALKMAN" aplikazioaren hasierako pantailako menua eta, ondoren,

punteatu

Lagunen musika > Azkenak.

2

Punteatu landu nahi duzun elementua.

3

Kudeatu elementua nahi duzun bezala. Adibidez, abestiari "Atsegin dut" ezartzeko,

punteatu . Abestia iruzkintzeko, idatzi zerbait iruzkinen eremuan.

Facebook™-en partekatu duzun musika ikusteko

1

Ireki "WALKMAN" aplikazioaren hasierako pantailako menua eta, ondoren,

punteatu

Lagunen musika > Partekatzeak.

2

Korritu ireki nahi duzun elementura eta punteatu. Facebook™-en elementuari

buruz egin dituzun iruzkin guztiak bistaratuko dira, iruzkinik egin baduzu.