Sony Xperia E1 - Zergatik behar dut Google™ kontu bat?

background image

Zergatik behar dut Google™ kontu bat?

Zure Sony Xperia™ gailua Google™-k garatutako Android™ plataforman exekutatzen

da. Gailua erosten duzunean Google™ aplikazio eta zerbitzu sorta izango duzu

erabilgarri gailuan, besteak beste, Gmail™, Google Maps™, YouTube™ eta Play-

Store™ aplikazioa, Android™ aplikazioak deskargatzeko lineako Google Play™ dendan

sartzen uzten dizun aplikazioa. Zerbitzu horiei etekin handiena ateratzeko, Google™

kontua behar duzu. Adibidez, derrigorrezkoa da Google™ kontua izatea ekintza

hauetarako:

Google Play™ dendatik aplikazioak deskargatzeko eta instalatzeko.

Posta elektronikoa Gmail™ erabiliz kontaktuak eta egutegia sinkronizatzeko.

Hangouts™ aplikazioaren bidez lagunekin txateatzeko.

Sinkronizatu arakatze historia eta laster markak Google Chrome™ web arakatzailea

erabiliz.

Identifikatu erabiltzaile baimendu gisa Xperia™ Companion erabiliz software konpondu

ostean.

Aurkitu, blokeatu edo garbitu urrunetik galdutako edo lapurtutako gailuak my Xperia™

edo Android™ Gailu kudeatzailea zerbitzua erabiliz.
Android™ eta Google™ sistemei buruzko informazio gehiago lortzeko, joan

http://support.google.com helbidera.

Funtsezkoa da Google™ kontuaren erabiltzaile izena eta pasahitza gogoratzea. Zenbait

egoeretan, baliteke segurtasun arrazoiengatik zeure burua identifikatu behar izatea Google™

kontua erabiliz. Egoera horietan ez badituzu Google™ erabiltzaile izena eta pasahitza ematen,

gailua blokeatuta dago. Gainera, Google™ kontu bat baino gehiago bat badituzu, ziurtatu

dagokion kontuaren kredentzialak idazten dituzula.

Gailuan Google™ kontua konfiguratzeko

1

Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu .

2

Bilatu eta punteatu

Ezarpenak > Gehitu kontua > Google.

3

Jarraitu erregistratzeko laguntzailea Google™ kontu bat sortzeko, edo hasi saioa,

dagoeneko kontua baduzu.

Gailuan hasten duzun lehen aldian, konfigurazio laguntzailetik ere has dezakezu saioa edo sor

dezakezu Google™ kontu bat. Edo linean sor dezakezu kontua

www.google.com/accounts

helbidean.