Edukiaren babeskopia egitea eta berrezartzea
Ez zenituzke argazkiak, bideoak edo bestelako eduki pertsonala gailuaren barneko
memorian soilik gorde behar. Hardwareari zerbait gertatzen bazaio, edo gailua galtzen
baduzu edo lapurtzen badizute, barneko memorian gordetako datuak betiko galduko
dituzu. Xperia™ Companion softwarea erabiltzea gomendatzen dizugu, babeskopiak
egiteko. Aplikazio horiek datuak ordenagailuan gordeko dituzte, hau da, kanpoko gailu
batean. Batez ere, gailuaren softwarea Android bertsio berriago batera eguneratzen
duzunean erabiltzen gomendatzen dizugu metodo hau.
Babeskopia eta leheneratzea erabiliz, oinarrizko ezarpenen eta datuen lineako
babeskopia bizkorra egin dezakezu Google™ kontuarekin.
Datuen babeskopia egiten duzunean, garrantzitsua da ezarritako pasahitza gogoratzea.
Pasahitz hori ahaztuz gero, baliteke datu garrantzitsuak (esaterako, kontaktuak eta mezuak)
berrezarri ezin izatea.
Datuen babeskopia egitea eta ordenagailuan gordetzea
Erabili Xperia™ Companion softwarea gailuko datuen babeskopia PC batean edo Apple
®
Mac
®
ordenagailu batean egiteko. Honako datu mota hauen babeskopia egin dezakezu:
104
Hau argitalpenaren Interneteko bertsioa da. © Erabilera pertsonalerako bakarrik inprimatu.
•
Kontaktuak
•
Egutegia
•
Ezarpenak
•
Multimedia fitxategiak, adibidez, musika eta bideoak
•
Argazkiak eta irudiak
Datuen babeskopia ordenagailu bat erabiliz egiteko
1
Ziurtatu Xperia™ Companion Windows ordenagailuetarako
( http://support.sonymobile.com/tools/xperia-companion ) edo Xperia™
Companion Mac OS ordenagailuetarako
( http://support.sonymobile.com/tools/xperia-companion-mac ) zure PC edo
Mac
®
gailuan instalatuta dagoela.
2
Konektatu gailua ordenagailura USB kablearen bitartez.
3
Ordenagailua: Ireki Xperia™ Companion softwarea, automatikoki abiarazten ez
bada. Une batez itxaron ostean, ordenagailuak gailua hautematen du.
4
Hautatu
Babeskopia pantaila nagusian.
5
Jarraitu pantailako argibideei, datuen babeskopia egiteko gailutik.
Datuak ordenagailua erabiliz leheneratzeko
1
Ziurtatu Xperia™ Companion Windows ordenagailuetarako
( http://support.sonymobile.com/tools/xperia-companion ) edo Xperia™
Companion Mac OS ordenagailuetarako
( http://support.sonymobile.com/tools/xperia-companion-mac ) zure PC edo
Mac
®
gailuan instalatuta dagoela.
2
Konektatu gailua ordenagailura USB kablearen bitartez.
3
Ordenagailua: Ireki Xperia™ Companion softwarea, automatikoki abiarazten ez
bada.
4
Egin klik
Leheneratu aukeran.
5
Hautatu babeskopia fitxategi bat babeskopien erregistrotik eta punteatu
Hurrengoa eta jarraitu gailuko datuak leheneratzeko pantailako argibideei.
Babeskopiak egitea Egin babeskopia eta leheneratu aplikazioarekin
Metodo hau Android softwarearen bertsio berdina duten gailuetako edukien babeskopiak egin
eta gailuak leheneratzeko baino ezin duzu erabili. Ezin da metodoa erabili sistema bertsio
berritu ondoren.
Jatorrizko datuak berrezarri aurretik edukien babeskopia egiteko gomendatzen da Egin
babeskopia eta leheneratu aplikazioa. Aplikazioari esker, datu mota hauen babeskopia
egin eta SD txartelean edo gailura kable bidez konektatutako kanpo biltegiratzerako USB
gailu batean gorde dezakezu:
•
Laster markak
•
Deien erregistroak
•
Kontaktuak
•
Google Play™ zerbitzutik deskargatutako aplikazioak
•
MMSak
•
Sistemaren ezarpenak (alarmak, dei soinuaren bolumena eta hizkuntza ezarpenak,
esaterako)
•
SMSak
Baliteke datuen transmisiorako gastu osagarriak ordaindu behar izatea Google Play™
zerbitzuko aplikazioak leheneratzen dituzunean.
105
Hau argitalpenaren Interneteko bertsioa da. © Erabilera pertsonalerako bakarrik inprimatu.
Babeskopia eta leheneratu aplikazioaren bitartez edukien babeskopia egiteko
1
Edukien babeskopia egin eta USB gailu batean biltegiratuko baduzu, ziurtatu
biltegiratzeko gailua kable egokiaren bidez konektatzen duzula gailura.
Babeskopia SD txartel batean gordeko baduzu, ziurtatu SD txartela behar bezala
sartu duzula gailuan.
2
Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu .
3
Bilatu eta punteatu
Babeskopia/Leheneratu.
4
Punteatu
Egin babeskopia eta, ondoren, hautatu babeskopia gordetzeko tokia
nahiz zer datu motaren babeskopia egin nahi duzun.
5
Punteatu
Egin babeskopia.
6
Idatzi babeskopiarako pasahitza eta punteatu
Ados.
Egin babeskopia eta leheneratu aplikazioaren bidez edukia leheneratzeko
1
USB gailu bateko edukia leheneratzen ari bazara, ziurtatu biltegiratze gailua eta
zure gailua kable egokiaren bidez konektatuta daudela. SD txartel bateko edukia
leheneratzen ari bazara, ziurtatu SD txartela gailuan behar bezala sartuta dagoela.
2
Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu .
3
Bilatu eta punteatu
Babeskopia/Leheneratu.
4
Punteatu
Leheneratu.
5
Hautatu leheneratu nahi duzun erregistroa eta punteatu
Leheneratu.
6
Idatzi babeskopia erregistratzeko pasahitza eta punteatu
Ados.
Gogoan izan babeskopia sortu ondoren leheneratze prozedurari ekiten diozunean, datuetan
egin dituzun aldaketa guztiak ezabatuko direla.