Bateria eta energia kudeaketa
Bateriaren kontsumoaren jarraipena egin eta energia gehien erabiltzen duten aplikazioak
ikus ditzakezu. Bateria agortu aurretik, gutxi gorabehera zenbat denbora gelditzen den
ikusi eta kalkula dezakezu. Bateriaren gutxi gorabeherako denbora, erabilera eredu
berrienean oinarritzen da.
Bateria gehiago irauteko, bateria aurrezteko modu bat edo gehiago erabil ditzakezu, hala
nola STAMINA modua, Bateria gutxi modua, Kokapen Wi-Fi® eta Ilaran jarri atzealdeko
datuak modua. Modu bakoitzak modu desberdinean funtzionatzen du eta gailuan
energia kontsumitzen duten hainbat funtzio kontrolatzen ditu.
Bateria gehien erabiltzen duten aplikazioak ikusteko
1
Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu .
2
Bilatu eta punteatu
Ezarpenak > Bateriaren kudeaketa > Bateriaren erabilera.
Bateriaren gutxi gorabeherako iraupena ikusteko
1
Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu .
2
Bilatu eta punteatu
Ezarpenak > Bateriaren kudeaketa.
STAMINA modua erabiliz bateriaren iraupena hobetzea
STAMINA moduak gailua erabiltzen ez denean behar ez diren funtzioak desaktibatzen
ditu. Adibidez, STAMINA moduak Wi-Fi® konexioa, datu trafikoa eta hainbat energia
kontsumitzeko hainbat aplikazio pausatzen ditu, gailua piztuta egon baina pantaila
inaktibo dagoenean. Beraz, bateria aurrezten duzu, baina telefono deiak, testuak eta
multimedia mezuak jasotzen jarraituko duzu, etorri ahala. STAMINA moduak bakarkako
aplikazioak ez pausatzea ere hauta dezakezu. Pantaila aktibatzean, pausatutako funtzio
guztiei berrekingo zaie.
STAMINA modua aktibatzeko
1
Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu .
2
Bilatu eta punteatu
Ezarpenak > Bateriaren kudeaketa.
3
Arrastatu graduatzailea
STAMINA modua eskuinera eta, ondoren, punteatu
Aktibatu (halakorik eskatuz gero). agertuko da egoera barran bateria maila jakin
batera iristen denean.
STAMINA moduan zein aplikazio exekutatu hautatzeko
1
Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu .
2
Bilatu eta punteatu
Ezarpenak > Bateriaren kudeaketa eta, ondoren, punteatu
STAMINA modua
3
Gehitu edo kendu aplikazioak nahi bezala.
4
Amaitutakoan, punteatu
Eginda.
Bateria gutxi modua erabiliz bateriaren iraupena hobetzea
Erabili
Bateria gutxiko modua eginbidea, bateria maila jakin batera iristen denean energia
automatikoki aurrezten hasteko. Bateria maila hori nahi bezala ezarri eta birdoi dezakezu.
Horrez gain, aktibo mantentzeko funtzioak erabaki ditzakezu, adibidez, datu mugikorren
trafikoa, Wi-Fi® edo sinkronizazio automatikoa.
Bateria gutxi modua aktibatzeko
1
Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu .
2
Bilatu eta punteatu
Ezarpenak > Bateriaren kudeaketa.
3
Arrastatu graduatzailea
Bateria gutxiko modua aukeraren ondora, eskuinean.
4
Halakorik eskatuz gero, punteatu
Aktibatu. agertzen da egoera barran zuk
ezarritako bateria mailara iristen denean.
102
Hau argitalpenaren Interneteko bertsioa da. © Erabilera pertsonalerako bakarrik inprimatu.
Bateria gutxi moduaren ezarpenak aldatzeko
1
Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu .
2
Bilatu eta punteatu
Ezarpenak > Bateriaren kudeaketa.
3
Ziurtatu
Bateria gutxiko modua aktibatuta dagoela eta, ondoren, punteatu Bateria
gutxiko modua.
4
Aldatu ezarpenak, adibidez, doitu berriro bateria maila.
Bateriaren iraupena hobetzea kokapen Wi-Fi® erabiliz
Kokapen Wi-Fia eginbideak gordetako Wi-Fi® sare baten barrutian dagoenean soilik
aktibatzen du Wi-Fi® funtzioa. Horrela, bateria aurrezten duzu, baina Wi-Fi® konexio
automatiko egokia izaten jarraitzen duzu.
Kokapen Wi-Fi® eginbidea aktibatzeko
1
Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu .
2
Bilatu eta punteatu
Ezarpenak > Bateriaren kudeaketa.
3
Arrastatu graduatzailea
Kokapen Wi-Fia aukeraren ondora, eskuinean.
Bateriaren iraupena hobetzea atzeko planoko datuak ilaran jarrita
Bateriaren errendimendua hobetzeko, konfiguratu gailua atzeko planoko datuak aurrez
ezarritako maiztasunarekin bidal daitezen telefonoa erabiltzen ari ez zarenean, hau da,
pantaila aktibo ez dagoenean.
Atzeko planoko datuak ilaran jartzea baimentzeko
1
Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu .
2
Bilatu eta punteatu
Ezarpenak > Bateriaren kudeaketa.
3
Markatu
Ezarri datuak ilaran aukeraren alboko kontrol laukia.