Sony Xperia E1 - Kameraren ezarpen orokorrak

background image

Kameraren ezarpen orokorrak

Argazki moduaren ezarpenen ikuspegi orokorra

Automatiko hobetsia

Optimizatu ezarpenak eszenetara egokitzeko.

Eskuz

Doitu kameraren ezarpenak eskuz.

Atzeko plano lausoa

Objektua garbiago ager dadin, lausotu argazkien atzeko planoa.

73

Hau argitalpenaren Interneteko bertsioa da. © Erabilera pertsonalerako bakarrik inprimatu.

background image

EA efektua

Atera argazkiak eszena eta pertsonaia birtualekin.

Sormen efektua

Aplikatu efektuak argazkietan edo bideoetan.

Timeshift burst

Bilatu irudi segida bateko argazkirik onena.

Social live

Igorri bideoa zuzenean Facebook™-en.

Panoramikoa

Erabili ezarpen hau angelu zabaleko argazki panoramikoak ateratzeko. Punteatu pantaila eta mugitu

kamera poliki alde batetik bestera.

Aurpegia leuntzea

Atera argazkiak denbora errealeko erretratu estiloekin.

Info-eye™

Info-eye™ aplikazioak kameraren bisorea zure inguruko gauzei buruzko informazioa

bilatzen laguntzen dizu. Adibidez, toki ezagunen argazkia atera eta horri buruzko

informazioa jaso dezakezu pantailan. Edo, liburu baten argazkia atea edo QR kode bat

eskaneatu eta hari buruzko informazioa eskura dezakezu momentuan bertan.

Info-eye™ aplikazioak mugarri edo objektu batzuk soilik ezagutu ditzake.

EA efektua

Argazkiei errealitate areagotuko (EA) efektuak aplikatu eta dibertigarriago egin ditzakezu.

Ezarpen honi esker, 3D eszenak integra ditzakezu argazkietan, argazkiak ateratzen

dituzun heinean. Hautatu nahi duzun eszena eta doitu bere posizioa bisorean.

Timeshift burst

Kamerak 61 argazkiko segida ateratzen du bi segundotako leiho batean, kamera tekla

sakatu baino segundo bat eta tekla sakatu eta segundo bat geroago. Horrela, atzera

egin dezakezu, irudi perfektua ateratzeko.

Timeshift burst erabiltzeko

1

Aktibatu kamera.

2

Punteatu eta hautatu .

3

Argazkiak ateratzeko, sakatu kamera tekla erabat eta askatu. Ateratako argazkia

miniaturen ikuspegian agertuko dira.

4

Korritu miniaturetan barrena eta hautatu gorde nahi duzun argazkia. Ondoren,

punteatu .

Social live

Social live kameraren grabatzeko modu bat da, bideoak Facebook™ orrian zuzenean

erreproduzitzen uzten dizuna. Interneteko konexio aktibo bat eta Facebook™ aplikazioan

saioa hasita izan behar duzu. Bideoak, gehienez, 10 minutu iraun ditzake.

Zuzeneko bideoa Social live erabiliz emateko

1

Aktibatu kamera.

2

Punteatu eta hautatu .

3

Hasi saioa Facebook™ kontuan.

4

Punteatu emititzen hasteko.

5

Emisioan zehar argazkiak ateratzeko, punteatu .

6

Emititzeari uzteko, punteatu .

Abiarazte bizkorra

Erabili Abiarazte bizkorraren ezarpenak kamera abiarazteko pantaila blokeatuta

dagoenean.

74

Hau argitalpenaren Interneteko bertsioa da. © Erabilera pertsonalerako bakarrik inprimatu.

background image

Abiarazi soilik

gora arrastatu ondoren, kamera nagusia lo modutik abiarazten da.

Abiarazi eta atera argazkia

gora arrastatu ondoren, kamera lo modutik abiarazten da eta argazkia ateratzen da.

Abiarazi eta grabatu bideoa

gora arrastatu ondoren, bideo kamera lo modutik abiarazten da eta grabatzen hasten da.

Desaktibatuta

Geoetiketak

Etiketatu argazkiak atera zenituen lekuko xehetasunekin.

Ukipen bidezko kaptura

Identifikatu fokatze eremua eta, ondoren, ukitu kameraren pantaila hatzarekin. Hatza jaso

bezain laster ateratzen da argazkia.

Obturadorearen soinua

Aukeratu bideoa grabatzerakoan soinua aktibatzea edo desaktibatzea.

Datuen biltegiratzea

Datuak SD txartel eramangarri batean edo gailuaren barne biltegiratzean gordetzea

aukera dezakezu.

Barne biltegia

Argazkiak edo bideoak gailuaren memorian gordeko dira.

SD txartela

Argazkiak edo bideoak SD txartelean gordeko dira.

Zurien balantzea

Funtzio honekin koloreen balantzea doitzen da argi baldintzetara. Zurien balantzearen

ezarpenen ikonoa ( ) kameraren pantailan dago erabilgarri.

Automatikoa

Automatikoki koloreen balantzea argi baldintzetara doitzen du.

Goria

Doitu koloreen balantzea argi baldintza beroetara, adibidez, bonbilla argiaren azpira.

Fluoreszentea

Koloreen balantzea argitasun fluoreszentera doitzen du.

Egun argia

Koloreen balantzea kanpoko baldintza eguzkitsura doitzen du.

Lainotua

Koloreen balantzea zeru lainotuetara doitzen du.

Ezarpen hori

Eskuz moduan soilik dago erabilgarri.