Gehitu kokapen geografikoa argazkietan
Aktibatu geoetiketak, argazkiak ateratzen dituzunean gutxi gorabeherako kokapen
geografikoa (geoetiketak) gehitzeko argazkietan. Kokapen geografikoa hari gabeko
sareak (mugikorreko sareak eta Wi-Fi® sareak) edo GPS teknologia erabiliz zehazten da.
Kameraren pantailan agertzen denean, geoetiketak aktibatuta daudela baina kokapen
geografikoa ez dela aurkitu adierazten da. agertzen denean, geoetiketak aktibatuta
daudela eta kokapen geografikoa erabilgarri dagoela adierazten da, beraz, argazkietan
geoetiketak gehitu ahal izango dira. Bi ikur horietako bat bera ere agertzen ez bada,
geoetiketak desaktibatuta daude.
Geoetiketak aktibatzeko
1
Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu .
2
Punteatu
Ezarpenak > Kokapena.
3
Arrastatu graduatzailea
Kokapena aukeraren ondora, eskuinean.
4
Aktibatu kamera.
5
Punteatu eta, ondoren, punteatu .
6
Arrastatu graduatzailea
Geoetiketak aukeraren ondora, eskuinean.
7
Punteatu
Ados.