Sony Xperia E1 - Bideokameraren ezarpenak

background image

Bideokameraren ezarpenak

Bideokameraren ezarpenak doitzeko

1

Aktibatu kamera.

2

Punteatu ezarpen ikonoetako bat pantailan.

3

Ezarpen guztiak bistaratzeko, punteatu .

4

Hautatu doitu nahi duzun ezarpena eta, ondoren, egin aldaketak.

Bideokameraren ezarpenen ikuspegi orokorra

Bideoaren bereizmena

Doitu bideoaren bereizmena hainbat formatutara egokitzeko.

VGA

640×480(4:3)

VGA formatua 4:3 formatu erlazioarekin.

QVGA

320×240(4:3)

QVGA formatua 4:3 formatu erlazioarekin.

MMSa

Grabatu MMSetan bidaltzeko egokiak diren bideoak. Bideo formatu horren grabaketa denbora mugatua da,

MMSetan sartu ahal izateko.

Tenporizadorea

Tenporizadorearekin bideo bat graba dezakezu gailuari eutsi gabe. Erabili taldeko

bideoak grabatzeko, bertan guztiak ager daitezen. Bideoak grabatzerakoan kamera

mugitzea saihesteko ere erabil dezakezu tenporizadorea.

Aktibatuta (10 s.)

Ezarri 10 segundoko atzerapena, kameraren pantaila punteatzen duzunetik bideoa grabatzen hasten denera

arte.

Aktibatuta (2 s.)

Ezarri 2 segundoko atzerapena, kameraren pantaila punteatzen duzunetik bideoa grabatzen hasten denera

arte.

Desaktibatuta

Kameraren tekla punteatu bezain laster hasiko da bideoa grabatzen.

Smile Shutter™ (bideoa)

Erabili Smile Shutter™ funtzioa bideoa grabatu aurretik kamerak zein motatako irribarrea

hautemango duen zehazteko.

Fokatze modua

Bideoko zein zatik izan behar duten argien kontrolatzen du fokatze-ezarpenak. Fokatze

automatiko jarraitua aktibatuta dagoenean, kamerak fokatzen jarraitzen du fokatze-

marko zuriaren barruko eremua fokatuta ager dadin.

Fokatze bakar automatiko

Kamerak automatikoki fokatzen du hautatutako gaia. Fokatze automatiko jarraitua aktibatuta dago.

Aurpegi detekzioa

Kamerak automatikoki hautematen ditu bost aurpegi eta markoekin inguratzen ditu. Kamerak automatikoki

fokatzen du hurbilen dagoen aurpegia. Zein aurpegi fokatu ere hauta dezakezu pantaila punteatuta.

Kameraren pantaila punteatzean, marko horia agertuko da hautatu eta fokatu den aurpegia erakusteko.

Aurpegi hautematea ezin da erabili eszena mota guztietan. Fokatze automatiko jarraitua aktibatuta dago.

Objektuen segimendua

78

Hau argitalpenaren Interneteko bertsioa da. © Erabilera pertsonalerako bakarrik inprimatu.

background image

Objektu bat hautatzen duzunean bisorea ukituta, kamerak automatikoki egingo du horren jarraipena.

Ezarpen hori

Eskuz moduan soilik dago erabilgarri.

HDR bideoa

Erabili bideoaren HDR (High-Dynamic Range) ezarpena atzeko argi biziaren aurrean edo

kontraste handia duten baldintzetan bideoak grabatzeko. Bideoaren HDR funtzioak

xehetasunen galera konpentsatzen du eta eremu argi eta ilun esanguratsuak dituen

argazkia sortzen du.

Ezarpen hori

Eskuz moduan soilik dago erabilgarri.

Neurketa

Funtzio honek automatikoki zehazten du esposizio orekatua, argazkian atera nahi duzun

irudian dagoen argi kopurua neurtuta.

Erdia

Esposizioa irudiaren erdiko baldintzetara doitzen du.

Normala

Esposizioa irudi osoko argi kopuruan oinarrituta kalkulatzen du.

Puntua

Esposizioa artera nahi duzun argazkiaren zati txiki batera doitzen du.

Ezarpen hori

Eskuz moduan soilik dago erabilgarri.

SteadyShot™

Bideo bat grabatzerakoan, gailua egonkor mantentzea zaila izan daiteke. Egonkortzaileak

eskuaren mugimendu txikiak konpentsatzen laguntzen du.

Mikrofonoa

Hautatu bideoak grabatzerakoan inguruko soinuak grabatzea nahi duzun.

Flasha

Erabili bideoak grabatzeko flash argia, argi baldintzak kaxkarrak direnean edo hondoko

argia dagoenean. Bideo flash ikonoa ( ) bideokameraren pantailan soilik dago

erabilgarri. Kontuan izan batzuetan bideoaren kalitatea hobea izan daitekeela argirik

gabe, baita argi gutxi dagoenean ere.

Aktibatuta

Desaktibatuta

79

Hau argitalpenaren Interneteko bertsioa da. © Erabilera pertsonalerako bakarrik inprimatu.