Lege-informazioa
Sony D2004/D2005
Erabiltzailearen gida hau Sony Mobile Communications AB konpainiak edo haren enpresa afiliatu batek argitaratu
du, inolako bermerik gabe. Akats tipografikoen, informazioaren zehaztasun faltaren edo programaren zein
ekipamenduaren hobekuntzen ondorioz, Sony Mobile Communications ABk Erabiltzailearen gida honetan aldaketak
egin behar baditu, edonoiz eta jakinarazpenik gabe egiteko eskubidea du. Dena den, aldaketak Erabiltzailearen
gidaren argitalpen berriagoetan gehituko dira.
©Sony Mobile Communications AB, 2013.
Gailu mugikorrak eduki gehigarriak deskargatzeko, biltegiratzeko eta birbidaltzeko gaitasuna du, adibidez, dei
tonuak. Hirugarrenek eduki horien erabilera murritz edo debeka dezakete euren eskubideak erabilita eta
murriztapen horiek copyright lege aplikagarriei lotuta egon daitezke, baina horietara mugatu gabe. Zuk izango duzu
gailura deskargatzen edo handik birbidaltzen dituzun edukien inguruko erantzukizun oro eta ez Sonykonpainiak.
Edozein eduki gehigarri erabili aurretik, ziurtatu dagokion lizentzia edo baimena duzula horretarako. Sony
konpainiak ez dizu ziurtatzen eduki gehigarrien edo hirugarrenen edukien zehaztasunik, osotasunik edo kalitaterik.
Sony ez da inola ere zure eduki gehigarrien edo hirugarrenen edukien erabilera okerraren arduradun izango.
Baliteke Erabiltzailearen gida honetan hirugarrenek eskainitako aplikazioak edo zerbitzuak aipatzea. Programa edo
zerbitzu horiek erabili ahal izateko, baliteke hirugarren hornitzailearen zerbitzuan erregistratu behar izatea eta
programek nahiz zerbitzuek erabilera baldintza gehigarriak izatea. Hirugarrenen webguneetan edo hirugarrenen
webguneen bidez atzitutako aplikazioak erabili aurretik, irakurri webgune horien erabilera baldintzak eta
pribatutasun gidalerro aplikagarriak. Sony konpainiak ez du ziurtatzen edo bermatzen hirugarrenek eskainitako
webguneen eta zerbitzuen erabilgarritasunik edo errendimendurik.
Sony Corporation enpresaren marka komertziala da Sony. Google Inc. enpresaren marka komertziala da
Android. Aurrerantzean aipatzen diren produktu eta enpresen izenak euren jabeen marka komertzialak edo marka
erregistratuak dira. Eskubide oro erreserbatuta, hemen esanbidez eman ez direnak ere. Informazio gehiago
eskuratzeko, joan
www.sonymobile.com orrira.
Irudi guztiak laguntzeko dira soilik eta baliteke egiazko gailuaren itxura zehatza ez izatea.
Microsoft enpresaren jabetza intelektualaren legeekin babestuta dago produktu hau. Microsoft enpresaren
lizentziarik gabe, debekatuta dago teknologia hau produktu honetatik kanpo erabiltzea edo banatzea.
Eskubide digitalak kudeatzeko Windows Media programaren teknologia (WMDRM) erabiltzen dute edukien jabeek
euren jabetza intelektuala babesteko, copyright-ak barne. Gailu honek WMDRM softwarea erabiltzen du WMDRM
bidez babestutako edukia atzitzeko. WMDRM softwareak ez badu edukia babestea lortzen, edukiaren jabeek
Microsoft enpresari eska diezaiokete softwareak eduki babestua WMDRM bidez erreproduzitzeko edo kopiatzeko
duen gaitasuna ezezta dezan. Ezeztatze horrek ez dio babesik gabeko edukiari eragiten. Babestutako edukietarako
lizentziak deskargatzen dituzunean, onartu egiten duzu Microsoft enpresak lizentzietan ezeztatze zerrendak gehi
ditzakeela. Edukiaren jabeek WMDRM softwarearen bertsioa berritzea eska diezazukete euren edukia atzitzeko.
Bertsio berritzea baztertzen baduzu, ezingo duzu bertsio berritzea eskatzen duen edukia atzitu.
Produktu honek MPEG-4 visual eta AVC patente zorroen lizentzia du erabilera pertsonalerako eta ez
komertzialerako eta, beraz, ekintza hauek baimentzen dizkio bezeroari: (i) bideoak MPEG-4 visual estandarraren
("MPEG-4 video") edo AVC estandarraren ("AVC video") arabera kodetzea edota (ii) kontsumitzaile batek jarduera
pertsonal eta ez komertzial batean kodetutako MPEG-4 edo AVC bideoak nahiz MPEG-4 edo AVC bideoak
hornitzeko MPEG LA lizentzia duen bideo hornitzaile batengandik lortu dituen MPEG-4 edo AVC bideoak
deskodetzea. Ez da ez lizentziarik, ezta lizentzia inpliziturik ere eman beste edozein erabilerarako. MPEG LA, L.L.C.
enpresarengandik lor daiteke informazio gehigarria, barne erabilera, sustapen erabilera zein erabilera komertzialei
lotutakoa barne. Ikusi http://www.mpegla.com orria. Fraunhofer IIS and Thomson enpresak eman du MPEG
Layer-3 audioa deskodetzeko teknologiaren lizentzia.
SONY MOBILE ENPRESA EZ DA ERANTZULE IZANGO GAILUAN GORDETAKO DATU PERTSONALAK ETA
FITXATEGIAK KALTETU, GALDU, EZABATU EDO GAINIDATZI IZANAGATIK (KONTAKTUAK, MUSIKA ETA
ARGAZKIAK BARNE, BAINA HORIETARA MUGATU GABE), ERABILTZAILE GIDA HONETAN AZALTZEN DIREN
METODOETAKO BATEN BIDEZ EGINDAKO GAILU EGUNERATZEEN ONDORIOZ EDO DOKUMENTU
HONETAKO "KONTAKTUAK TRANSFERITZEKO METODOAK" ETA "DATU BILTEGIRATZEA" AZPI-ATALETAN
108
Hau argitalpenaren Interneteko bertsioa da. © Erabilera pertsonalerako bakarrik inprimatu.
AZALTZEN DIREN ARGIBIDEAK EDO AHOLKUAK ERABILTZEAGATIK SORTUKO BALIRA ERE. SONY MOBILE
EDO HAREN HORNITZAILEAK EZ DIRA INOLAZ ERE ZUREKIKO ERANTZULE IZANGO SORTUTAKO
KALTEENGATIK, GALERENGATIK ETA LEGE-EKINTZENGATIK (KONTRATUKO ZATI EDO KONTRATU URRATZE
IZANDA ERE, ZABARKERIA EDO ANTZEKOAK BARNE, BAINA HORIETARA MUGATU GABE), GAILUARENGATIK
ORDAINDU DUZUN ZENBATEKOA GAINDITZEN BADUTE.
109
Hau argitalpenaren Interneteko bertsioa da. © Erabilera pertsonalerako bakarrik inprimatu.