Aldi bereko deiak
Deiak zain uzteko eginbidea aktibatuta baduzu, aldi berean hainbat dei kudea ditzakezu.
Aktibatuta dagoenean, bip soinu bat entzungo duzu dei batean zaudela beste dei bat
jasotzen duzunean.
Deiak zain uzteko eginbidea aktibatu edo desaktibatzeko
1
Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu .
2
Bilatu eta punteatu
Ezarpenak > Dei ezarpenak > Ezarpen gehigarriak.
3
Deiak zain uzteko eginbidea aktibatzeko edo desaktibatzeko, sakatu
Deia zain.
Bigarren dei bati erantzuteko eta abian duzuna zain uzteko
•
Deia bat abian dela bip soinua behin eta berriro errepikatzen bada, arrastatu
eskuinera.
Bigarren deiak baztertzeko
•
Dei bat abian dela bip soinua behin eta berriro errepikatzen bada, arrastatu
ezkerrera.
Bigarren dei bat egiteko
1
Deia abian dela, punteatu .
2
Sartu hartzailearen zenbakia eta punteatu . Lehen deia zain uzten da.
Dei batetik bestera aldatzeko
•
Beste dei batera aldatzeko eta unekoa zain uzteko, punteatu
Aldatu dei honetara.