Sony Xperia E1 - Argazkiak eta bideoak partekatzea eta kudeatzea

background image

Argazkiak eta bideoak partekatzea eta kudeatzea

Gailuan gordetako argazkiak eta bideoak parteka ditzakezu. Hainbat modutan ere kudea

ditzakezu. Adibidez, argazkiak multzotan lan ditzakezu, argazkiak ezabatu eta

kontaktuetara estekatu.

Agian ezingo dituzu copyright bidez babestutako elementuak kopiatu, bidali edo transferitu.

Halaber, baliteke zenbait elementu ez bidaltzea, fitxategiaren tamaina handiegia bada.

Argazkiak edo bideoak partekatzeko

1

Albumean, bilatu eta punteatu partekatu nahi duzun argazkia edo bideoa.

2

Punteatu pantaila tresna barrak bistaratzeko eta punteatu .

3

Punteatu argazkia partekatzeko erabili nahi duzun aplikazioa eta gauzatu urratsak

bidaltzeko.

Argazkiak kontaktuen argazki gisa erabiltzeko

1

Argazki bat ikusten ari zarenean, punteatu pantaila tresna barra bistaratzeko, eta

punteatu >

Erabili honela > Kontaktuaren argazkia.

2

Galdetzen badizute, hautatu

Kontaktuak > Behin soilik eta hautatu kontaktua.

Argazkiak horma paper gisa erabiltzeko

1

Argazki bat ikusten ari zarenean, punteatu pantaila tresna barra bistaratzeko, eta

punteatu >

Erabili honela > Horma papera.

2

Gauzatu pantailako jarraibideak.

Argazkiak biratzeko

1

Argazki bat ikusten ari zarela, punteatu tresna barrak bistaratzeko pantaila eta

punteatu .

2

Hautatu

Biratu. Argazkia orientazio berriarekin gordeko da.

Argazkiak edo bideoak ezabatzeko

1

Argazki bat ikusten ari zarela, punteatu tresna barrak bistaratzeko pantaila eta

punteatu .

2

Punteatu

Ezabatu.

Albumeko argazki eta bideo multzoak lantzeko

1

Albumeko argazkien eta bideoen miniatura ikusterakoan, punteatu eta punteatu

Hautatu elementuak.

2

Punteatu landu nahi dituzun elementuak. Hautatutako elementuak marko urdin

batekin adierazten dira.

3

Erabili tresna barretako elementuak, hautatutako elementuekin lan egiteko.

Hautatze modua aktibatzeko, elementu bat ukituta eduki behar duzu markoa urdin bihurtzen

den arte. Gero, beste elementu batzuk punteatu ditzakezu eurak hautatzeko.

81

Hau argitalpenaren Interneteko bertsioa da. © Erabilera pertsonalerako bakarrik inprimatu.